2018(e)ko ekainaren 13(a), asteazkena

 "Etorkizuna amestuz"

ETORKIZUNA  AMESTU NAHI DUGU, ETA ZUK?

Etorkizuna amestu nahi dugu, gizakiak dituen arazoei modu hoberenean aurre egiteko eta mundu hobeagoa eraikitzeko helburuarekin.

Hona hemen honi buruz proiekturako egindako BERTSOA:


Beltzen bat ikusi ta gaude begira
ez do diferentziarik, hoi esatea tira
garai batetik hona igo zaigu IVA
eta pobrezia iritsi zaigu hirira
garai haiek hainbeste aldatu al dira?


Teknologia aurrera, pobreak babestu
arraza ta genero berdintasun estu
nerabek edan ordez iteute abestu
ikaskuntza berriak dituzte aurkeztu
Etorkizun hobe bat beti dut amestu


Denok pentsatzen eta aldaketen eske
ekintzak hain gutxi ta ametsak hainbeste
hasi saiatzen eta eman gui ezuste
ametsak errealitate izan balitezke
Amets guztiak egi bihurtu daitezke


EGILEAK: June Garmendia