Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoaren etorkizuna denon artean diseinatzera gonbidatu gaitu.
Gazteen iritziak, proiektu gisa diseinatuz eta metodologia zientifikoa jarraituz, jaso nahi ditu,
ekoizpen desberdinen bitartez, gazteen arazoak eta ondorioak landuz.
Ikastetxe desberdinetako proiektuen aurkezpenak entzuteko aukera izango dugu, eta ondoren
elkarren artean iritziak trukatzeko aukera izango dugu.
Proiektu honen hasieratik galdera batzuk egin genituen geure buruari:
- Nola izango da mundua hemendik 20 urteetara?
- Irudikatu al ditzakegu egon daitezke aldaketak?
- Etorriko diren “aurrerapenak” gustukoak izango al ditugu?
- Nola amesten dugu guk geure etorkizuna?
- Arazoei aurre egiteko zein irtenbide proposatu ditzakegu?
- Amestutako irtenbideak gauzatzen badira?
Galdera hauek buruan, etorkizunerako irtenbideak bilatzeko gai ginen edo ez eztabaidatzen hasi
bezain laister ondorio garrantzitsuak atera genituen:
- Guztion artean ideia hobeagoak sortzen dira
- Lan eginez gero, ametsak egi bihurtu daitezke
- Etorkizuna gaztediarena da
- Lan honen aukera ezinhobea da etorkizuna amesteko eta irudikatzeko
Etorkizuna amestu nahi dugula erabaki dugu, gizakiak dituen arazoei modu hoberenean aurre egiteko eta
mundu hobeagoa eraikitzeko helburuarekin.
mundu hobeagoa eraikitzeko helburuarekin.